Familia agurgarriak,
Urtero legez, ikasturtea hastearekin batera, zuen seme-alabek gelara ekarri beharreko materiala jakin arazi nahi dizuegu:
- Ura edan ahal izateko kantinplora edo erabilera anitzeko plastikozko boteila (Beirazkorik ezin da ekarri).
- Plastika orduetarako eta jantokirako amantala (bakarra).
- Gelan eroso egoteko oinetakoak (bertan uzteko).
- Aldatzeko arropa telazko boltsa batean.
Esan, amantala eta kantinplora edo boteila, barikuetan etxera eramango dutela garbitzeko.
HAMAIKETAKOA
- Norberak bere hamaiketakoa ekarri behar du.
- Garrantzitsua iruditzen zaigu hamaiketako osasuntsu eta orekatua ekartzea.
- Barikuetan fruta eguna izango da, eta beraz, ikasleek fruta soilik ekarri ahal izango dute.