LH 1 eta 2: ikasturte hasierako oharrak

Familia agurgarriak,

Urtero legez, ikasturtea hastearekin batera, zuen seme-alabek gelara ekarri beharreko materiala gogoratu nahi dizuegu:

  • Ura edan ahal izateko kantinplora edo erabilera anitzeko plastikozko boteila (Beirazkorik ezin da ekarri).
  • Plastika orduetarako eta jantokirako amantala (bakarra).
  • Gelan eroso egoteko zapatila erosoak (etxeko zapatilak edo antzekoak).
  • Aldatzeko arropa eta oinetakoak telazko boltsa batean.

Komenigarria da gelara ekartzen den materialari izena jartzea.

Esan, amantala eta kantinplora edo boteilabarikuetan etxera eramango dutela garbitzeko.

  • HAMARRETAKOA
    • Norberak bere hamarretakoa ekarri behar du.
    • Garrantzitsua iruditzen zaigu hamarretako osasuntsu eta orekatua 
    • Barikuetan fruta eguna izango da, eta beraz, ikasleek fruta soilik ekarri ahal izango dute.
  • Motxila ekartzea ez da beharrezkoa. Ikasturte hasierako bilera informatiboan honen eta beste kontuen berri zabalagoa emango dizuegu.
  • Aipatu bileraren inguruko data laster jakinaraziko dizuegu.