Aurtengo jaialdiko gaia Natura, itsasoa eta zomorroen ingurukoa izango da, eta bagabiltza ekainaren 16ko emanaldiari forma ematen. Etxeetan azkenengo momentuan umeek beharko duten horren bila ibili ez zaitezten, ikasturte amaierako jaialdiaren aurrerapentxo batekin gatozkizue. Hauetxek dira LHn erabiliko dituzten gaiak eta beharko dituzten jantziak.
Maila | GAIA | Mozorroa | Etxetik ekarri beharrekoa |
LH1 | Erleak | Beltzez | Bisera eta beltzez jantzita etorri. |
LH2 | Itsasoko bizidunak | Bakoitzak aukeratutakoa | Bakoitzak aukeraturtako mozorroa etxetik ekarri. |
LH3 | Tximeletak | goitik behera kolore berdinez | Izarak, antenak eta pareoa |
LH4 | Kostaldeko azoka | Goitik behera kolore zuriz | Zapi edo kapelak |
LH5 | Inurrien bizimodua | Inurria | Arropa beltza |
LH6 | Baso hila berpiztu | Motozerra erabiltzaileak, Txina, India, Errusia, EEUU, Europa | Mozorro bakoitzak eskatzen duena, ikasleek badakite. |