2017.urtean jaiotako ikasleak 2026-2027 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute. Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:
TALDE KIROLAK:
Eskubaloia:
- 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 18’00-19’00.
- Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.
Futbola:
- Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astearte eta ostegunak 17’00-18’15 Ikastolan.
- LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.
Saskibaloia:
- Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 17’00-18’00.
- Lehenengo fasea 3×3 jokatuko dute eta hurrengoak 5×5.
BANAKAKO KIROLAK:
Xakea: Astelehenetan 17’00-18’00.
Atletismoa (asteko bost egunetan aukeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.
Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.
Txirrindularitza (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Ciclista Duranguesa Klubean egingo da zuzenean.
MATRIKULA
Gogratu: martxoaren 27tik apirilaren 21ra bitartean.





