Tanta ekimena: ikastolen elkartearen zozketaren txartel bana etxean

Aurten ere Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoaren bigarren ekitaldia martxan da.

Dakizuen bezala, familia bakoitzari 5€ko txartela banatuko zaio eta 60.000€ko saria irabazteko aukera izango du txartel bakoitzaren jabeak. Zozketa 2021eko ekainaren 25ean izango da.

Ondoko egunotan familia bakoitzak txartel bana jasoko duzue Alexia bitartez eta maiatzeko fakturan kobratuko da.