Bihar, urriaren 17an, jai giroak bustiko du ikastola. Durangoko jaiak ikastolara ekarri eta behar den bezala ospatuko ditugu HHn eta LHn.
Egin diezaiegun Patxikotxu eta Pantxikeri merezi duten harrera eta etor gaitezen guztiok jaietako jantziagaz (praka/gona urdina, alkondara/kamiseta zuria, zapia).
Jai-giro ederra izango dugu gurean bihar: dantzak, artopilak, buruhandiak, zezenak eta parranda!
Gora Durangoko jaiak! Gora guztiontzako jaiak!





