HH4: Zertan egiten duzue lan? Kontatu egiguzue

Lanbideen proiektuari jarraipena emateko zuen laguntza eskatzera gatoz. Bere lanbideaz hitz egiteko prest dagoen (datorren astean zehar) gurasoren bat balego, asko eskertuko genuke bere bisita. Ekarpen polita egin diezaioke proiektuari.

Animatu zaitezte, besoak zabalik itxarongo zaituztegu-eta!