HH3: Baserriko animalien inguruko proiektua

3 urteko geletan baserriko animalien inguruko proiektua hasi dugu. Gure txoko zuria (gaiagaz lotutako erakusketa txokoa) osatzen joateko, zuen laguntza behar dugu. Baserriko animalien inguruko materialik (ipuin, argazki, panpin, puzzle…) izanez gero, ekartzea eskertuko genizueke.

Bestetik, komuneko paperaren kartoizko tutuak eta egurrezko pintza bat (arropak eskegiteko erabiltzen diren horietakoa) ere ekartzeko eskatu diegu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

3 urteko tutoreak