HH urte 1: matrikulazioa (2021ean jaiotako umeak)

Kaixo, familia hori:

Otsailaren 13tik 24ra bitartean 2023/2024 ikasturterako matrikulazio epe ofiziala zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu.

Matrikula hau 2021ean jaiotako haurrak dituzten familia guztiek egin behar dute, dagoeneko ikastolan hasita egon arren.

Beraz, zuen seme-alabaren matrikula gauzatzeko idazkaritzara etorri beharko zarete epe horretan, aurretik Alexian txanda hartuz.

Alexia bitartez txanda hartzeko: tutorearekin batzartzeko erabili duzuen sistema bera erabiliz, Idazkaritzarekin txanda hartzeko aukera izango duzue gaituta datorren astelehenetik aurrera.

Honako dokumentuok ere ekar itzazue:

  • Gurasoen edo tutore legalen NANaren fotokopiak.
  • Familia Liburuaren fotokopia osoa.
  • Bizilekuaren ziurtagiria (senide guztiena).