Familia agurgarriak:
Eskola-jarduera presentzialean suertatu den etenaldia ikusirik, Haur Hezkuntzako irakasleok zuen seme-alabekin etxean egin ahal izateko baliabide ezberdinen proposamenak luzatu nahi dizkizuegu.
Jarraian azaltzen dena lagungarria izango zaizuelakoan gaude, baina gogoratu proposamenak besterik ez direla eta ez derrigorrez egin beharrekoak. Jolasean oinarritutako jarduera hauek gozatzeko dira, horrela bakarrik beteko lukete beraien helburua. Etxe bakoitzaren errealitate, baliabideak eta egoerak kontutan hartuz luzatzen dizuegun proposamen malgua da gurea.
- HIZKUNTZA:
Hizkuntza lantzeko hemen doakizuez ipuin eta abesti proposamen batzuk.
- IPUINAK:
- POZA
(Sakatu irudian ipuina ikusteko)
- TRISTURA
(Sakatu irudian ipuina ikusteko)
- BELDURRA:
(Sakatu irudian ipuina ikusteko)
- ABESTIAK:
-
- PERU KOKODRILOA:
Peru krokodriloa aurrera aurrera doa
elefante Martin atzeraka dabil
Mokoilo gure oiloa alde batera doa
eta ni bizikletan beste aldera noa
Ea lagunok! orain hanka baten gainean egingo dugu
Oraingo honetan makurtu egingo gara
Eta orain denok saltoka
Oraingo honetan begiak itxita
Amaitzeko denak elkarrekin
-
- POZIK:
Pozik bazaude egin txaloka
Pozik bazaude egin txaloka
Pozik bazaude etxean, eskolan ta kalean
Pozik bazaude egin txaloka
Pozik bazaude igeri egin
Pozik bazaude igeri egin
Pozik bazaude etxean, eskolan ta kalean
Pozik bazaude igeri egin
Pozik bazaude egin saltoka
Pozik bazaude egin saltoka
Pozik bazaude etxean, eskolan ta kalean
Pozik bazaude egin saltoka
Pozik bazaude mugi burua
Pozik bazaude mugi burua
Pozik bazaude etxean, eskolan ta kalean
Pozik bazaude mugi burua
Pozik bazaude gira buelta eman
Pozik bazaude gira buelta eman
Pozik bazaude etxean, eskolan ta kalean
Pozik bazaude gira buelta eman
-
- PLISTI-PLASTA:
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin,
harri koskor eta buztin.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai
Bota berri ta guzti
irten naiz etxetik,
gauez egin du eta
euria gogotik.
Putzutan ez sartzeko
nire amak esan dit.
Berak esandakoa
- ESKULANAK:
Hona hemen 3 proposamen etxeko txikiekin egiteko.
- TXOTXONGILOAK
(sakatu irudia)
- MOTRIZITATE FINA LANTZEKO.
(sakatu irudia)
- ESKUAK GARBITUZ…
(sakatu irudia)