HH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa

HH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa

Kaixo, familia:

Urtero lez, AFARI-DANTZALDIAz burutuko den JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 15ean.

Hona hemen egitaraua:

17:30                   JAIALDIA (dantzak, kantak, …)

20:15                   AFARIA. Afal ostean dantzaldia LUHARTZ taldearekin.

(Ekainaren 12a izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, eta egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik)

ADI: Jaialdi egunean eta hurrengo egunetan, klaseak goizez bakarrik izango ditugu, HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.

EGUN HAUEN ANTOLAKETA:

HH 2. ZIKLOKO (3, 4, ETA 5 URTE) IKASLEENTZAT:

Aipatutako egun horretan jantokian geratzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko lekura. Autobusa 14:30ean irtengo da. Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira.

Jaialdirako prestatzeko HHko eta LHko ikasleak 17:00etan gelan egon beharko dute.

Gogoratu: ekainaren 18, 19, 20, 21,  eta 22an klaseak goizez izango dira. Egun horietan, jantoki zerbitzua egongo da, eta antolaketa jaialdi eguneko berbera izango da.

HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.

Buletinak: Ekainaren 27an  izango dituzue ikusgai Alexian.

ZUZENDARITZA