Kaixo, familia:
Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu, abenduaren 20an oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 7an elkar ikusiko dugula berriz ere (ikasturteko egutegian zehazten den bezala, HHko 1.zikloan izan ezik).
Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia).
Ostiralean, abenduaren 20an, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira ikastolara goizean eta merezitako ongi etorria egingo diegu.
Egun honetan, ikasleak baserritar jantzita etortzea eskatzen dizuegu (HHkoak abarka eta gerrikorik gabe eta arropak izendatuta).
Gogoratu, ostiralean eskolak GOIZEZ bakarrik izango direla (0, 1 eta 2 urtekoak barne) eta eguerdian ohiko orduan amaituko direla. Jantokian bazkaltzen dutenen bila ohiko tokira etorri beharko duzue:
- HH3, HH4, eta HH5 urte: 12:00etan batzen dituzuenak, betiko lekuan batuko dituzue.
- HH 3, HH4, eta 5 urte: 14:30ean (mesedez, errespetatu ordua).
- Orain arte jantokian bazkaldu eta 12:15/12:30 ean jasotzen dituzuenontzat, ordutegi hori mantenduko da.