HH eta LH: Gabonak eta abenduaren 23a

Kaixo, familia:

Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu, abenduak 23an oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 11an elkar ikusiko dugula berriz ere (ikasturteko egutegian zehazten den bezala, HHko 1.zikloan izan ezik).

Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia).

Asteazkenean, abenduaren 23an, Olentzero eta Maridomingi etorriko dira ikastolara goizean, eta HHkoek eta LHkoek merezitako ongi etorria eskainiko diegu. 

Egun honetan ikasleak baserritarrez jantzita etortzeko aukera izango dute(HHkoak abarka eta gerrikorik gabe eta arropak izendatuta). 

Azken egun honetan, eskolak GOIZEZ bakarrik izango dira (0, 1 eta 2 urtekoak barne), eta eguerdian ohiko orduan amaituko dira. Jantokian geratzen direnen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).

 

JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU!

Zuzendaritza