HH eta LH: Gabonak eta abeduaren 23a

Kaixo, familia:

Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu, abenduaren 23an oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 10ean elkar ikusiko dugula berriz ere (ikasturteko egutegian zehazten den bezala, HHko 1.zikloan izan ezik).

Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia). Egun hauetan umea ikastolara ekarriko duzuen edo ez jakinarazteko bete Gabonetako sondeoa (oraindik bete ez baduzue).

Ostegunean, abenduaren 23an, Olentzero eta Maridomingi etorriko dira ikastolara goizean, eta HHkoek eta LHkoek merezitako ongi etorria eskainiko diegu. 

Egun honetan, merezi duten ongietorria emateko, ikasleak baserritar jantzita etortzea eskatzen dizuegu (HHkoak abarka eta gerrikorik gabe eta arropak izendatuta). 

Azken egun honetan, eskolak GOIZEZ bakarrik izango dira (0, 1 eta 2 urtekoak barne), eta eguerdian ohiko orduan amaituko dira. Jantokian geratzen direnen bila ohiko tokira etorri beharko duzue:

  • HH 3 eta 5 urte: 14:15ean (mesedez, errespetatu ordua).
  • HH 4urte: 14:30ean (mesedez, errespetatu ordua).