HH 5 urte: Ondarroara irteera

Kaixo, gurasoak:

Datorren martitzenean, ekainaren 7an, Ondarroako hondartzara joango gara egun pasa.

Irteera: goizeko 9:00etan

Itzulera: 16:30ean

Irteeraren prezioa: 3€ (kuotan gehituko zaizue).

Eraman beharrekoa:

  • Bainujantzi 2 (bat etxetik jantzita)
  • Toalla
  • Eguzki-krema (aurretiaz etxean eman, mesedez)
  • Bisera
  • Aldatzeko barruko arropa eta kamiseta bat (izena ipini)
  • Hamarretakoa, bazkaria eta ura

 

Gogoratu jantokiko piknika eskatu duten umeek piknika euren motxiletan eramango dutela.

Beste barik, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK