HH 5 urte: Mendatara irteera

Kaixo, gurasoak:

 

Datorren ostiralean,  ekainaren 4an,  Mendatara joango gara egun pasa.

  • Irteera: 09:30etan
  • Itzulera: 16:15etan

Irteeraren prezioa: 3€ (ekaineko kuotan gehituko zaizue)

Eraman beharrekoa:

  • Hamarretakoa
  • Bazkaria
  • Ura
  • Eguzkitako krema emanda
  • Txapela
  • Motxila

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknik-a jasotzeko aukera dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta piknik-a.

Aukera hau baliatu nahi duzuen edo ez jakiteko, irakasleek paperean helaraziko dizue oharra  eta hau beteta ekarri beharko duzue astelehenerako beranduenez.

 

Besterik gabe, jaso agur bat

 

IRAKASLEAK