HH 5 urte: Gaztañerre eguna antolatzea

Kaixo familia,

Dakizuenez, ikasturte honetan, Guraso Kontseilua ipini dugu martxan. Beronen helburua ikastola-familien arteko komunikazioa hobetzeaz gain, gurasoen parte hartze aktiboa bultzatu nahi dugu denon artean ekintza ezberdinak antolatuz.

Gauzak horrela HH5eko familiei, urtarrilaren 25ean, larunbata, GAZTAÑERRE EGUNA ANTOLATZEA DAGOKIGU. Arratsalde bateko lana izango da, jai giroan antolatuko duguna gure seme-alabekin: Kartelak ipini, tiketak saldu, garbiketa-zaintza lana egin edota aisialdian daudenei laguntza eman. Besterik ez.

Horretarako zuen ordezkariekin jarri beharko zarete kontaktuan (beraiek ere jarriko dira kontaktuan zuokin, denok hartu behar dugulako parte). Arduradunak Eider Gallastegi eta Oihana Riesco dira, eta e-posta hh5ordezkaria@kurutziagaikastola.eus.

Arduradunak Eider Gallastegi eta Oihana Riesco