HH 4 urte: Urkiolara irteera

Kaixo, familia:

Ikasturte bukaerako irteera datorren asteazkenean, ekainaren 9an, egingo dugu. Urkiolara joango gara eta egun osoko irteera izango da.

Egun honetan 9:15-9:30etarako gelan egon beharko dira haurrak, mesedez ordua errespetatu.

Irteera ordua: 09:45etan

Itzulera ordua: 16:30etan (ohiko lekuan)

Irteeraren prezioa: 3 euro (ekaineko kuotan gehituko zaizue)

Eraman beharrekoak:

  • Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema (etxetik emanda)
  • Hamarretakoa
  • Bazkaria (piknika)
  • Ura
  • Motxila txiki bat
  • Arropa eta oinetako erosoak

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknik-a jasotzeko aukera dute. Jasoko duten  poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dte. Motxila ekartzea kmeni da, bertan sartuko diegu eta piknik-a.

Aukera hau baliatu nahi duzuenedo ez jakiteko, irakasleek paperean helaraziko dizue oharra eta hau Beteta ekarri beharko duzue ostiralerako.

Agur bat,

Irakasleak