HH 3 urte: Mañariara irteera

Kaixo, familia:

Datorren eguaztenean, ekainaren 14ean, ikasturte amaierako irteera egingo dugu.

Mañariara joango gara eta egun erdiko irteera izango da.

Egun honetan 9:00etan gelan elkartuko gara, mesedez, ordua errespetatu. Eguerdian (12:00etan zein 12:15ean) etxera joaten diren haurrak 13:00etan frontoian batuko dituzue.

Autobusaren kostua zuen kontu korrontetik pasako da (3€).

Eraman beharrekoa:

– Arropa eta oinetako erosoak

– Aldatzeko muda bat (izena ipini)

– Jatekoa eta ura

– Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema etxean emanda

– Piknika eramateko motxila

Gogoratu:

.  piknikaren inguruko papera tutoreari entregatu.

.  jantokiko piknika eskatu dutenei euren motxilan sartuko diegu.

 

Adeitasunez,

         Irakasleak.