Familia agurgarriak:
Eskola-jarduera presentzialean suertatu den etenaldia ikusirik, Haur Hezkuntzako irakasleok zuen seme-alabekin etxean egin ahal izateko baliabide ezberdinen proposamenak luzatu nahi dizkizuegu.
Jarraian azaltzen dena lagungarria izango zaizuelakoan gaude, baina gogoratu proposamenak besterik ez direla eta ez derrigorrez egin beharrekoak. Jolasean oinarritutako jarduera hauek gozatzeko dira, horrela bakarrik beteko lukete beraien helburua. Etxe bakoitzaren errealitate, baliabideak eta egoerak kontutan hartuz luzatzen dizuegun proposamen malgua da gurea.
- HIZKUNTZA
- IPUINAK
Nola dastatu ilargia?
Nork egin zion buruko hura satorrari?
Hiru txerrikumeak
Kokoriko
- ABESTIAK
Bokalen abestia
Jolasean nenbilen
Ikusi ikusi han
Lehoi baten bila noa
- ESKULANAK
- MATEMATIKA
- Zenbakien abestia
- Bikoteen jolasa
- Zenbakiak lantzeko
- MOTOREA
- Masajea
- Ibilerak
- Txiki, txiki, txikia
- Motrizitate fina
- JOLASAK ETA ESPERIMENTU TXIKIAK
- Nola sortu argi beltza etxean? (egin dugun proiektuarekin lotuta)
- Arrautza saltaria
HH 3 URTEKO IRAKASLEAK.