HH 3-6 urte: bazkalostearen antolaketa

Kaixo, familia:

Ohar honen bidez bazkalosteko antolaketan egindako aladeketen berri eman nahi dizuegu. Bazkaldu eta gero:

  • 3 urtekoak eskuak garbitu eta komunetik pasa ondoren lotara doaz gelaka.
  • 12:30etatik 12:45etara bitartean eskuak garbitu eta komunera doaz 4 eta 5 urteko umeak.
  • 12:45etatik 13:15etara kalean egoten dira 4 eta 5 urteko umeak jolas librean, frontoia eta areatza txandakatuz.
  • 13:15/30ak bitartean 4 urtekoak barrura sartzen dira eta burbuilak errespetatuz 3 espazioetan banantzen dira egunero txandakatuz. Margoak, eraikuntzak, ipuinak eta bestelako jolasak dituzte bertan. Astean behin edo birritan, jantokiko hezkuntz proiektuarekin lotutako ekintzak egiten dituzte, elikagai ezberdinak, ohitura osasuntsuak…
  • 13:15etan 5 urtekoak jolas gidatuetan aritzen dira; zapiaren jolasa, sokasaltoan…
  • 13:45etan, gutxi gora behera, 5 urteko umeak barrura sartzen dira eta burbuilak errespetatuz 3 espazioetan banantzen dira egunero txandakatuz. Margoak, eraikuntzak, ipuinak eta bestelako jolasak dituzte bertan. Astean behin edo birritan, jantokiko hezkuntz proiektuarekin lotutako ekintzak egiten dituzte, elikagai ezberdinak, ohitura osasuntsuak,…

Kontutan izan ordutegietan moldaketak izan daitezkeela arrazoi ezberdinak tarteko (eguraldia,…)

Edozein zalantza badaukazue idatzi ugallastegi@kurutziagaikastola.eus helbidera.