HH: 21/22 ikasturteko katalogorako argazkia

Kaixo familia:

Ikasturte honetan gure ikastolan zuen seme-alaben eta gure ikastetxea osatzen duten profesionalen argazkiekin katalogoa argitaratuko dugu.

Katalogorako argazkiak Haur Hezkuntzan URRIAREN 27an (asteazkena) egingo ditugu.

LEHEN ZIKLOAN txandak hauek izango dira, ordurako umeak gelan izatea eskatzen dizuegu.

  • 0 urte: 9.30ean
  • 1 urte: 9:45ean
  • 2 urte: 10:00etan

BIGARREN ZIKLOAN (3, 4 eta 5 urte) 10:15etik 11:00etara bitartean aterako ditugu.

Gogoratu umea gaixorik baldin badago ezin dela etorri.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dugu.

Irakasleak.