Haur Literatur Aretoa

Haur Literatur Aretoa

Kaixo, guraso hori:

Azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek, BERBARO  Euskara elkarteak antolatutako 28. HAUR LITERATURA ARETOAN hartuko dute parte:

HH 4/5 (San Agustin Kulturgunean)

  • Ipuin antzeztuak “Oina”

LH 1/2/3/4 (San Agustin Kulturgunean)

  • Erakusketa girotuak
  • Antzerkiak “Hiri Berria”

LH 5/6 (Durangoko Udal Liburutegian)

  • Idazleekin elkarrizketak
  • Liburu erraldoia

Gainera, argitalpen berrien eta liburu gomendagarrien irakur-gida jasoko dute ikasleek.

Ekintza hauen kostua ikasleko 4,50€takoa da eta urtarrileko kuotarekin batera pasatuko dugu.

Beste barik agurtzen zaituztegu.