Galdutako gauzen txokoa

Kaixo, familia:

Ikasturte bukaerarekin batera, gainezka daukagun galdutako gauzen txokoa hustera goaz. Zuen etxeetan arroparik, libururik edo bestelakorik faltan botatzen baduzue, mesedez, pasa zaitezte ekainaren 18an, ostirala, idazkaritza aurrean kokatuko dugun txokotik, izan ere bertan ikasturte hasieratik hona jabe barik aurkitutako hainbat gauzekin postua jarriko dugu goizeko 9:00etatik 14:45era.

Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.

Irakasleak