HH: Familia bileretarako txanda hartzeko aukera datorren astetik aurrera eskuragarri Alexian

Kaixo familia,

Jakinarazten dizuegu familia bileren txandak hartzeko egutegia martxan egongo dela datorren asteazkenetik, azaroaren 15etik aurrera Alexian. Horretarako, Alexian sartu beharko zarete hitzordua hartzera.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

 

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue, azaroaren 15etik aurrera, zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa:

Adeitasunez,

Kurutziaga Ikastola