Datorren Ibilaldiaren lekukoa KIRIKIÑO IKASTOLAri dagokio eta bihar, urriaren 24an, 16:30etik aurrera, bertako boluntarioak gure ikastolara hurbilduko dira arropa eta materiala gurean saltzera.
Materialaren salmenta bezalako ekitaldiak oso lagungarriak dira Ibilaldiaren antolakuntzan eta kudeaketan. Ondorioz, gonbidatzen zaituztegu gertura zaitezten. Laguntza oro ongietorria izango da.






