Kaixo, Ikastolakide:
Mezu honekin batera, Kurutziaga ikastolan egingo diren udako ekintzen inguruko informazioa zabaltzen dizuegu (izen-emate epea martxoaren 13an zabalduko da)
Eman Hegoak Udaleku irekiak (HH 3-LH 1)
Urtero legez antolatuko ditugu Eman Hegoak udaleku irekiak Ikastolen Elkartearekin batera. Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira eta, modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako giroaz, lagunekin, euskaraz jolasean gozatzeko aukera izango dute.
Begiraleak Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldekoa dira.
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarte izango dira.
HH3tik hasi eta LH1era arteko ikasleei zuzenduta daude Udako Egonaldiak.
Ordutegia: Goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Bazkalduta 13:30etan jaso ahalko dira.
Zaintza zerbitzua eskainiko da 13:30etatik 14:30etara.
PREZIOA eta BESTE OHARRAK BEHEKO TAULAN
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MAIATZAREN 12a.
Udan kirola (LH 2-LH 6)
Kirola, gure “multikirolak” eredu izanik, aisialdirako ekintza osasungarria da eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko aukera aparta. Kirola euskaraz gozatu eta praktikatzeko aukera da Udan Kirola: kirol ezberdinekin jolastu, mendi irteera, bizikletan irteera, igerilekura, eta beste gauza asko!
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarte izango dira. ASTEKA izena emateko aukera izango da.
LH2tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dago. Izena emateko ez dago Kurutziaga Ikastolako ikaslea izan beharrik, parte hartu gura duen edonorentzat dago zabalik.
Ordutegia: Goizeko 9’00etatik 14’00etara.
Bazkalduta 14:00etan jaso ahalko dira.
Izena emateko epea: martxoaren 13tik maiatzaren 12ra arte.
Informazio batzarra apirilaren 1ean, 16:45etan, batzar gelan.
PREZIOAK ETA BESTE INFORMAZIOA(LABURPENA)
EMAN HEGOAK (HH3-LH1)
Astelehenetik ostiralera bitartean. 9’00etatik 13’00etara, 75 € Txandako.
*Jantokia: 13’00-13’30etara. 35 € Asteko
Zaintza: 13’30-14’30. 20 € asteko
UDAN KIROLA (LH2-LH6)
Astelehenetik ostiralera bitartean 9’00etatik 14’00etara.
TXANDA 1 83 €
2 TXANDA 164 €
3 TXANDA 245 €
4 TXANDA 324 €
*Jantokia: 13’00-13’30etara. 35 € (asteko)
Edozein zalantza argitzeko: eskolazkanpokoak@kurutziagaikastola.net
Jantokiko hobariak:
3 txandatan izena emanez gero: %10eko deskontua.
4 txandatan izena emanez gero %20ko deskontua