2025-2026 ikasturtea: 3 urtekoen bilera deia

Kaixo, guraso hori:

Asteazkenean bidali genizuen posta elektroniko bidez datorren ikasturteko 3 urteko gelarako bilera deia:

Gutun honen bidez, ongietorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 23anastelehena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua: 17:00etan

Gai ordena:

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatze berriak
  • Ekarri beharrekoak
  • Egokitzapen epearen antolaketa

(Dokumentuak emailez jaso dituzue)

 Lekua: 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

– Mesedez, zerbitzu orria beteta ekarri bilera egunean eta tutoreari eman.

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK