Kaixo, guraso hori:
Asteazkenean bidali genizuen posta elektroniko bidez datorren ikasturteko 0 urteko gelarako bilera deia:
Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 24an, asteartea, egingo dugun batzar informatibora.
Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.
– Ordua eta lekua: 17:00etan, 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.
Gai ordena:
- Tutoreen aurkezpena
- Taldekatzeak
- Ekarri beharrekoak
- Iraileko egutegia
- Bakarkako elkarrizketak
- Etxekotze epearen antolaketa
- “Ateak zabalik”
- Iradokizunak
(Dokumentuak emailez jaso dituzue)
Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, ostiralerako, ekainak 20, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:
Horrez gain, matrikula fitxa batzar egunean beteta ekartzea eskatzen dizuegu.
Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.IRAKASLEAK