2024-2025 ikasturteko jantoki zerbitzua

 

  • 23/24an ohiko erabiltzaileak (eguneroko edo astean 3 egunetako kuota fijoa dutenak):

 

    • berdin jarraituz gero EZ duzue ezer egin behar.
    • BAJA emateko galdetegi honen bitartez jakinarazi beharko du ekainaren 28a baino lehen.

 

  • 23/24an erabiltzaile izan ez direnak:

 

2023-2024an erabiltzaile izan bazarete eta kuota aldaketa egitea nahi baduzue ere galdetegia bete ezazue dagokion kuotari baja emanez eta berriari alta.

 

(HH 0-2 tarteko familiek ez dute galdetegi hau bete behar)

 

Gogorarazten dizuegu, 2024ko ekainaren 5eko Ezohiko Batzar Nagusian horrela onartuta, 2024-2025 ikasturteko jantokiko kuotak hurrengoak izango direla:

Egunero: 99,60€

Astean 3 egun: 63,40€

Egun soltea: 6,45€

 

Eguerdietan eskolaz kanpokoetara irten ahal izateko ezinbestekoa izango da ekainaren 28a baino lehen galdetegia betetzea.