2024-2025 ikasturtea: 2 urteko gelako bilera deia

Kaixo guraso hori:

Asteartean bidali genizuen posta elektroniko bidez datorren ikasturteko 2 urteko gelarako bilera deia:

Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu eta ongi etorria, batez ere, Ikastolara lehenengoz hurbiltzen zareten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 24an, astelehena, egingo dugun batzar informatibora.

Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua eta lekua: 17:00etan  5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

Gai ordena:

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatzeak
  • Ekarri beharrekoak (dokumentua beherago)
  • Iraileko egutegia (dokumentua beherago)
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, ostegunerako, ekainak 20, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

 GALDETEGIA

Horrez gain, epostaz bidali dizuegun matrikula fitxa batzar egunean beteta ekartzea eskatzen dizuegu.


Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.IRAKASLEAK