2024-2024 Ikasturtea: urte 1eko bilera deia

Kaixo, guraso hori:

Astelehenean posta elektronikoz bidali genizuen datorren ikasturteko urte 1eko gelako bilera deia:

Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 24an, astelehena, egingo dugun batzar informatibora.

Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua eta lekua: 17:00etan, 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

Gai ordena:

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatzeak
  • Ekarri beharrekoak
  • Iraileko egutegia
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, ostegunerako, ekainak 20, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

 GALDETEGIA

Horrez gain, eposta bidez bidali dizuegun matrikula fitxa batzar egunean beteta ekartzea eskatzen dizuegu.

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.