Nerabeei eta sextingari buruzko “zer den eta nola prebenitu” gida

PantallasAmigasek eta INTECOk 2011ko otsailean aurkeztu zuten gida hau, eta aholkuak eta gomendioak ematen dizkie helduei eta adingabeei, sextingak izan ditzakeen ondorio negatiboak minimizatzeko, bai eta gorabeheraren bat izanez gero jarduteko zenbait jarraibide ere.

Zein da gida honen helburua?

Alde batetik, gure gizartean presente dagoen sexting fenomenoa ezagutarazteko eta horrek ekar ditzakeen arriskuei buruz helduei eta adingabeei informazioa emateko sortu da gida. Bestetik, identifikatzeko eta prebenitzeko jarraibideak ematen ditu, eta, hala badagokio, dagokien agintarien aurrean salatzeko jarraibideak, gazteenei arreta berezia eskainiz.

Deskargatu HEMEN dokumentua