Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) (12-16 urte) konpetentzietan oinarritutako eskaintza dugu. Hortarako, Ikastolen Elkarteak sortutako EKI proiektuko ikasmaterial berritzailea darabilgu. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez, bai paperezko euskarrian zein modu digitalean.
- Konpetentzia digitalak(testu editoreak, ekuazio editoreak, mapa digitalak, audio/bideo grabazioak…) funtsezko zeregina du oinarrizko konpetentzien lorpenean.
- Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma jartzen du helburu gisa, eta horretarako oinarrizko konpetentziak hartzen ditu jomuga modura.
- Bizitzarako ezinbestekoak diren eta bizitzako egoera guztietarako baliagarriak diren konpetentzia orokorrak (metadiziplinarrak)zehazten ditu, oinarrizko hezkuntza osoko irteera-profilaren giltzarri gisa: Komunikatzen ikasi; Elkarbizitzen ikasi; Norbera izaten ikasi; Egiten eta ekiten ikasi.
- EKI proiektuaren barruan sei alor jorratzen dira, nagusiki: Euskara eta Literatura; Lengua Castellana y Literatura; English; Matematika; Gizarte Zientziak; Naturaren Zientziak. Gaur egun beste alorrak (Gorputz Hezkuntza, Teknologia, Plastika) ere eredu konpetentzialera egokitzen dihardugu.