Euskararen ginkana

IKASTOLAKO EUSKARAREN 6. GINKANA: LEHEN GALDERA

Kaixo, familia eta langile!

Aurreko astean aipatu bezala duela urte batzuk hasitako bideari jarraituz Euskara  Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren seigarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat, bertan, ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako gaurrik hasita 6 astetan astetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da (guztira 6 galdera 6 astetan). Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da. 6 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak SARI EDER BAT eskuratuko du.

HEMEN DOA LEHEN GALDERA:

Gaurkoa oso erraza!

Duela hilabete bukatu zen KORRIKA ekarriko dugu gogora lehen galdera honetan, eta harekin lotutako lau galdera erantzun beharko dituzue:

Korrika argazkia

1: Nondik nora burutu da aurtengo KORRIKA?
2: Nortzuk izan dira omenduak?
3: Zein izan da aurtengo leloa?
4: Nork irakurri zuen bukaeran mezu ezkutua?

Animatu eta jolastu!