Ba listo, bukatu da aurtengo ginkana ere!
Argazki hauek laburtzen dute azken galderaren erantzuna:
Zea Mays taldeak jo zuen, maiatzeko azken asteburuan, Tafallan antolatutako Euskal Jaiaren barruan.
Talde honek Doctor Deseoren Corazon de tango abestiaren bertsioa egin du duela gutxi.
Eta bigarren hauek duela urte dexente Xabier Leteren Ni naiz kantuaren bertsio bat sartu zuten beraien disko batean.
Erantzun zuzena beraz: Ni naiz
Guztira 25 lagunek parte hartu duzue aurtengo ginkanan, eta horietatik 6 puntuazio altuenarekin iritsi zarete amaierara. Berdinketa hori apurtzeko buruz buruko finalaren apustua zabaldu genuen eta hor Altunak gure irabazlea erabaki zuen…..
June Bilbao
Zorionak June eta bukaeraraino dena eman duzuenoi, eta eskerrik asko partehartzaile guztiei!
Datorren urtean gehiago eta hobeto!