Bagatoz bostgarren galderarekin!
Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:
Bai, Yon Etxaidek 1955. urtean argitaratutako Joanak Joan nobelari buruz ari ginen, Pierre Topet ‘Etxahun’ koplakariaren bizitzan oinarritutakoa.
Etxahunen bizitza tragikoa bezain lliburu ederra, guztiz gomendagarria.
Ba, Adelbert von Chamisso poeta alemaniarrak poema bat eskaini zion Etxahuni : Des Basken Etchehon’ Klage (Etxahun euskaldunaren arrangura), eta horrela dio poema horren azken bertsoak:
Beheruntz erakartzen nau bortizki
leinuaren ibarrak: Ia hi ala ni
izanen garenez
ortzeko putreen mantenua!
Eta hauxe aste honetakoa:
10 egun barru jokatuko da aurtengo buruz buruko pilota txapeketako finala, Altuna eta Laso arituko dira azkenean final horretan, nork irabaziko du?
Aurtengo txapelketan aritu den Bizkaitar pelotari baten herriko mugakide den herri batean jaio zen pandero jole ezagun bat.
Panderojole horrek oso ezaguna egin zen oihua botatzen zuen bere emanaldietan.
Zergaitik botatzen zuen oihu hori? Zein arrazoi ematen zuen berak horrretarako?