Bagatoz bigarrenarekin!
Baina aurretik lehenengoaren erantzuna:
- Nondik nora burutu da aurtengo KORRIKA? IRUN – BAIONA
- Nortzuk izan dira omenduak? AZTERKETAK EUSKARAZ KOLEKTIBOA
- Zein izan da aurtengo leloa? “HARRO HERRI”
- Nork irakurri zuen bukaeran mezu ezkutua? GARAZI ARRULA
Eta hauxe aste honetakoa:
Ez da zaila asmatzea zein herritan dagoen pankarta hau ipinita.
Ba herri horretako Idazle ezagun baten nobelan oinarritutako filma bat errodatzen hasi dira egun hauetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Zein da filma horren zuzendaria?
Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.