Bagatoz hirugarrenarekin!
Baina aurretik bigarrenaren erantzuna:
Esamolde bakoitza, esanahi batekin lotzea zen egin beharreko lana
SAN TRIPON EGIN – ASKO JAN
MARTIN ITSUA – LOGURA
SAN MARTINI OLOA PAGATU – SUFRITU
PETTIREN XIRULA – GOSEA
ASTIGARRAGA ALDETIK JO – ZIRIA SARTU
JORDANGO URA IRAGAN – HIL
HERODESEN PAREKOA – GAIZTOA
BAIONA BALIO – GARESTIA IZAN
Eta hauxe aste honetakoa:
Aurreko larunbatean Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu zuen gehiengo sindikalak Bilbon.
Manifestazioari amaiera emateko kanta bat abestu zen.
Kanta horren letra idatzi zuenak, fundazio batek urtero ematen duen saria jaso zuen 2023. urtean.
Zeinek jaso zuen sari hori 2025. urtean?
Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:
euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.






