EUSKAL PRODUKTUEN OTZARA EDERRA JASO NAHI?
BA IKASTOLAKO ZORTZIGARREN EUSKARAREN GINKANAN PARTE HARTU BEHARKO DUZU!
Zer da Ikastolako Euskararen ginkana?
Euskara taldeak antolatzen duen jolasa da, euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoarekin eta Ikastola osatzen dugunon arteko harremana sendotzeko.
Astero buletinean froga bat planteatuko zaizue eta aste osoa izango duzue berau burutzeko, gero eta lehenago erantzun orduan eta puntuazio gehiago lortuko duzue.
Nork hartu dezake parte?
Buletina jasotzen duen edozeinek, ostegunetan jasoko duzue egin beharrekoa, eta erantzuna euskarataldea@kurutziagaikastola.eus helbidera bidali beharko duzue ahalik eta azkarren
Noiz burutuko da?
6 froga izango dira datorren ostegunean hasi (apirilak 30) eta 6 ostegun jarraian (azkena ekainaren 4an).
Irabazlearen izena jaialdi egunean jakinaraziko da, saria ere bertan emango da
Nola izango da puntuazioa?
Froga bakoitzean erantzun egokia ostegunean bertan bidaliz gero 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaliz gero 2 puntu eta hurrengo osteguna baino lehenago erantzunez gero puntu 1.
6 frogak burutu ondoren puntu gehien lortzen duena izango da irabazlea
Animatu eta parte hartu!





