EHI: lan-eskaintza/oferta de trabajo (komunikazio arduraduna)

EHI LAN ESKAINTZA

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK: LAN-ESKEINTZA (KOMUNIKAZIO ARDURADUNA)

 

HAUTAGAIEN OINARRIZKO EZAUGARRIAK

Kazetaritzan lizentziatua izatea.

Komunikazio munduan eskarmentua izatea.

Ikastolen mugimenduan ezagutza izatea.

Harremanetarako eta talde-lanean aritzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.

Euskararen ezagutza sakona izatea.

IKT konpetentziak izatea, batik bat, sare sozialetan.

 

ZEREGIN NAGUSIAK

Ikastolen ordezkaritza kolektiboa eta harremanak kudeatzea, ordezkaritzaren inguruko jardueretan instituzio, hezkuntza, euskalgintza eta hedabideen aurrean.

EHIren eraketa jarduerak – gobernu organoak.

EHIko enpresa barruko nahiz bazkideekiko komunikazioa antolatu eta kudeatu.

Urteko komunikazio plana.

 

ESKAINTZEN DUGUNA

Lankidetasuna: Lan-talde dinamiko eta motibatu bateko kide izatea.

Lansaria: Lanpostuaren kategoriari dagokiona.

Egutegia: 1700 ordu urtean. Ordutegitik kanpora lana egiteko disponibilitate osoa izatea beharrezkoa da.

Lantokia: Egoitza nagusia, Ikastolen Etxea, Errotazar bidea 124, 20018 Donostia.
 Oharra: Ordutegiari nahiz lantokiari dagozkion proposamenak banan bana aztertu eta adostuko dira.

 

Lan kontratua behin behinekoa izango da eta urtebeteko iraupena izango du. Amaieran, eta balorazio baten ondoren, erabakiko da kontratua eten edota behin betiko bihurtu.

 

AINTZAT HARTUKO DENA

Hautagaiek Komunikazio munduan duten esperientzia.

Ikastolen mugimenduan duten eskarmentua (maila pertsonalean zein taldekoan).

Kotxea eta gidatzeko baimena izatea ezinbestekoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea: otsailak 15
Curriculumak bidaltzeko klikatu hemen.