IKASTOLAKO EUSKARAREN 6. GINKANA: SEIGARREN GALDERA

Bueno, eta heldu gara azkenengora!

 

Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:
Buruz buruko txapelketan parte hartu duen bizkaitar baten bila genbiltzan eta Urrutikoetxea zen topatzen genuena, bera Zaratamokoa delako eta mugakidea den Zeberiotarra delako Maurizia handia.

Aupa Maurizia! zen topatzen genuen oihua eta hau zen bere arrazoia berau botatzeko:

‘Neronek aupatzen ditut Leon eta Fasio, baina ni nork aupatzen nau? Leonek ezin du berbarik egin alboka jotzen duen bitartean…eta Fasio totela da! Bietako zeinek animatuko nau ni?’

 

Eta hemen azkenengoa:

Euskal Herriko herri batean bertako zonaldeko euskal jaia ospatu dute asteburu honetan, bertan, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz.

Han izandako kontzertuan talde bizkaitar batek jo du.

Talde honek duela ez asko, bere sasoian oso arrakastatsua izan zen eta orain ere izan den  beste euskal talde baten kantu baten bertsio zoragarria egin du.

Bigarren talde horrek, duela urte batzuk dagoeneko, euskal poeta eta kantari handi baten kantu baten bertsioa ere egin zuen.

Zein da kantu hau?

OHARRA: Asteburuan jokatuko den pilotako buruz buruko finaleko porra ere egingo dugu, zela? galderaren erantzunarekin batera aurreikusten duzuen partidaren emaitza bota (nork irabaiko duen eta emaitza zein izango den). Irabazlea asmatu eta emaitzera gehien hurbiltzen denak puntu gehigarri bat izango du.

Animo!