Aupa ginkanakideok!
Bukatu da bukatu da, bukatu da se akabo….
Honen bestez ikasturte honetako ginkana, Kurutziaga Ikastolako II. Euskararen Ginkana amaierara iritsi da.
Aurreko astekoa bostgarrena eta azken galdera izan zen, hemen erantzun zuzena:
Bernardo Atxaga eta Kirmen Uribe bezala UNAI ELORRIAGAk irabazi zuen Espainiako Narratiba Sari Nazionala SPrako tranbia eleberriarekin.
Liburu honen izenburuak Sisha Pangmari egiten dio erreferentzia eta ALEX TXIKON mendizaleak igo du mendi hau bi aldiz.
Alex Txikon Lemoakoa da eta bertako auzoen artean Elizondo aurkitu dezaku, eta izen bereko Baztango hiriburuan BAZTANDARREN BILTZARRA ospatzen da urtero uztail amaieran
Azken galdera hau 15ek erantzun duzue eta horietatik 8k erantzun zuzena eman duzue.
Bueno eta zeintzuk zarete orduan irabazleak?
4 izan zarete lortu zitekeen puntuazioa altuena (15 puntu) lortu duzuenak, hau da, boletina publikatu den egunean bertan (osteguna) eman diozue erantzun zuzena galderari 5 asteetan zehar.
Honako hauek:
- Aitziber Fernandez Madariaga
- Iurgi Ezkiaga Iparragirre
- Koldo Egia Ingunza
- Leire Huerta Ortuoste
Saria bakarra denez, bihar, ekainaren 14an, Ikastolako Jaialdian, saria zozketatuko dugu zuen artean, ZORIONAK!
Zorionak baita, eta eskerrik asko, Ginkanan parte hartu duzuen guztioi, ea datorren urtean, berriz ere, elkar ginkanatzen dugun…AIO!