Ikastolako Euskararen Ginkana 2019

Ikastolako Euskararen Ginkana 2019

Kaixo, familia eta langile!

Aurreko ikasturtean hasitako bideari jarraituz Euskara Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren bigarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat:

Bertan, ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako datozen 5 astetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da. Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.

5 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak BERTAKO PRODUKTUEN SORTA EDER BAT eskuratuko du.

Animatu eta adi datorren asteko buletinean lehen galdera joango da eta.

Argazkian aurreko edizioko finalistak dituzue.