Euskararen Ginkana

IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANA

 

Kaixo, familia eta langile!

Euskara taldekook ekimen berri bat jarri dugu martxan Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat: EUSKARAREN GINKANA.

Bertan, ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako datozen 5 astetan, buletinean bertan, EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da. Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

                     euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira,  hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.

5 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak bi lagunentzako afari berezi bat irabaziko du KOBIKA jatetxean.

Aste honetako galdera:

Berak idatzitako gutun honek erakusten duen bezala, 1844. urtean jaiotako tenore euskaldun handi batek euskaraz hitz egiten zuen:

Ene tia Juana maitia

Eugenio sinda arro onqui quemen gaude anisco onqui guziac e ta ori ¿nola dago? ¿naidia sin cona ichasoaren ecustra? anisco andi da tia Juana, nai badu nic dud anisco deuri orren taco vidagearen pagataco eta quemenco ostatiaren pagataco eztu eguiten quemen ozic batrere chatendugu quemen anisco onqui eta guero artandugu iror nescasci postretaco eta gazte eta pollit

ha! cer vizia! tia Juana maitia amar urte chiquiago bagunu! …. Gorainzi guzientaco eta piyco bat nescachi pollit erroncarico guziat

                                 Julian 

Zein zen musikari honek erabiltzen zuen euskalkia?