Esta entrevista (integramente en euskara) hecha a Jaume Funes la hemos encontradeo en el portal hikhasi.eus. Nos parece que puede resultar interesante para todos/as aquellos/as con hijos/s adolescentes. Hemos copiado aquí el inicio de la entrevista (podéis leerla integramente en el enlace de abajo)
JAUME FUNES: «Nerabezaroa galdera lotsagabeak egiteko aroa da, eta helduon ideologia zalantzan jartzekoa»
Nerabea bizitza ahalik eta intentsitate handienarekin dastatu nahi duen pertsona da; nerabezaroa dibertsioarekin eta plazerarekin lotzen duena. Beraz, psikologoak gurasoei ohartarazten die nerabezaroa arazoekin eta nahigabearekin lotzeko tranpan ez erortzeko: “nerabeek, oro har, bizitza zoriontsua izaten dute”.
Psikologoa, hezitzailea eta kazetaria da Jaume Funes (Calatayud, 1947). Bere bizitzako parterik handiena nerabeekin lanean pasa du, eskoletan, kalean nahiz espazio terapeutikoetan. Liburu eta artikulu andana idatzi du gaiaren inguruan. Quiéreme cuando menos me lo merezca… porque es cuando más lo necesito da argitaratu duen azkena. Hain zuzen ere, liburu hori oinarri hartuta mintzatu zen Jolas eta Ekin elkarteak “SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea” izenburupean joan den martxoan antolatu zuen jardunaldian. Aukera aprobetxatu zuen HAZI HEZI-k elkarrizketa egiteko.
Nerabezaroa gauza berria da, eta aldatuz doa, gainera. Zein dira orain eta hemen nerabezaroaren ezaugarri nagusiak?
Bi indar motak bat egiten dute nerabezaroan, eta haurtzaroaren amaieran gozo bizi den umeari bete-betean eragiten diote. 11 urte ingururekin gertatu ohi da klik hori. Alde batetik, pubertaro biologikoa dago: aldaketa fisiologikoen garaia da, eta horrek esan nahi du gure haurrak hazten ari direla. Beste alde batetik, berriz, bizitzako aro berri batean sartzeko inguruneak egiten duen presioa dago. Horrek haurraren bizitza utzi eta nerabezaroan sartzera darama umea: gauza berriak egitera, esperientzia anitzak probatzera, esperimentatzera, zertarako den gai erakustera, pentsatzen duen hori adieraztera…
Lau ezaugarri nagusi aipatuko nituzke nerabea definitzeko: bat, helduekin konfrontazioa bilatzea; bi, beste ezeren aurretik berdinen arteko solidaritatea ezartzea; hiru, aurreikusi ezin diren egoera emozionalak bizitzeko nahia; eta lau, esperimentatzeko, deskubritzeko beharra. Edonola ere, nerabe bakoitzaren testuinguru sozioekonomikoak esango du zer-nolako nerabe mota izan daitekeen bakoitza. Nerabezaro mota guztiak ez daude mundu guztiaren esku. Hiri eta auzo guztietan ezin da nerabe modu berean izan.