Zure iritzia oso garrantzitsua da-gogobetetze galdetegia

Kaixo familia agurgarriak,

Kurutziaga Ikastolan bi urtetik behin gogobetetze galdetegia betetzeko konpromisoa hartu dugu. Zuen iritzia oso baliotsua da guretzat, familien gogobetetzea ezagutzea ezinbestekoa baita jakiteko non eta nola hobetu gure hezkuntza-proiektua eta eguneroko jarduna.

Galdetegiko galderak hainbat alorri buruzkoak dira:

  • Hezkuntza eta arlo akademikoa
  • Zerbitzuak eta antolakuntza
  • Gure baliabideak eta bestelako alderdiak

Zure denboratik bost minutu besterik ez dizugu eskatzen. Zure iritzia funtsezkoa da gure komunitatea hobetzen jarraitzeko eta guztion ongizatea sendotzeko.

Galdetegia

Eskerrik asko zure parte-hartzearengatik eta konfiantzagatik

Kurutziaga ikastola