Neguko oporrak ate joka ditugu, eta San Tomas eguna ere, bertan dugu. DBHkook feria ederra prestatuko dugu abenduaren 19an, ostegunean, eta bertaratzera animatzen zaituztegu gure komunitatea osatzen duzuen guztiok.
Hau izango da egitaraua:
- 9:00etatik 12:30etara ikastolako frontoian azoka postu desberdinekin.
- 10:30etatik 12:30era bertaratzen diren guztientzako taloak salgai 3 €-tan. (3,5€tan edariarekin).
DBHko familientzat oharrak:
Beraz, kontutan izan ezazue egun horretan DBHn ordutegi berezia izango dugula, hau da, ikasleek 13:30ean bukatuko dutela. Ikasleek jantokian bazkaltzeko aukera izango dute beraien ohiko txandan, 13:40an. Jantokiko ohiko erabiltzaileak diren ikasleak egun horretan gelditzeko asmorik ez badute aurretiaz jantokiko gora-beheren galdetegi bitartez jakinarazteko eskatzen dizuegu.
Biharamunean, ostirala, abenduak 20, 13:00etan bukatuko dute eta ez da jantoki zerbitzurik eskainiko.