Familia agurgarriak,
Aurreko asteko buletinean jakinarazi genizuen bezala, datorren ikasturtetik aurrera INIKA izango da ikastolako komunikazio eta kudeaketa plataforma nagusia.
Azpimarratu nahi dugu aldaketa nagusietako bat asteroko buletinaren bidalketa-sisteman izango dela:
Orain arte: Aurrerantzean:
Alexia (plataforman eta APPan) INIKA (plataforman eta APPan)
Posta elektronikoz X Posta elektronikoz ez
Datorren asteartean, familia bakoitzari bere INIKAko erabiltzailea bidaliko diogu, aktibazio-jarraibideekin eta tutorialekin batera.
Erabiltzailea aktibatu bezain laster, APPa deskargatzea gomendatzen dizuegu, irailera itxaron gabe, horrela iraileko lehen asteroko buletina eta gainerako komunikazio guztiak normaltasunez jasoko baitituzue.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta lankidetzagatik.
Kurutziaga Ikastola







