DBH: Inauteriak
Aurten otsailaren 21ean ospatuko dugu inauteri eguna ikastolan (HH eta LHko ikasleek jaialdia ospatuko dute).
DBHko ikasleek ohiko jarduna izango dute baina eguerdian 14:30ean bukatu beharrean 13:00etan bukatuko dute.
Jantoki zerbitzua: normaltasunez.
Inauterien ospakizunen inguruan, DBH 1. mailakoak ostegun goizean, otsailak 20, Eguen zuri abesten irtengo dira Durangoko kaleetan zehar. Eguerdiko 12ak inguruan ikastolan bertan azken kantaldia eginez bukatuko dute.
GOGORATU: otsailaren 24an eta 25ean ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.